Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldea Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzan sartu da. Luix Artola taldeko kideak azaldu digu Eusko Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatzeko egindako ekintza dela. Bere hitzetan, konplizitate horrek indarra ematen dio sionismoari. Artolaren ustez, egoera horren soluzioa bat eta bakarra da: palestinarren giza eskubideak errespetatzea. Gaineratu du, haiek segituko dutela konplizitateak salatzen eta azaleratzen.