Juniore taldearekin abiatu gara gaur. Talde honekin 60-70 hamarkadara goaz, chanson francaise horren ukituak dituzten abesti lanbrotsuak ondu dituzte. Frantziako ye-ye berria. Emakume-banda paristar hauen azkena Un, Deux, Trois, Bonus. Bullion taldearen txanda dator orain. Nathan Jenkins da Bullion. West London-eko musika ekoizlea eta konpositorea da eta Lisboan finkatuta dago. Hurrengo gonbidatua Waxahatchee taldea da. Kathryn Crutchfield abeslari estatubatuarraren proiektua da eta indie etiketaren azpian kokatu ohi da bere musika, Alabamako Waxahatchee Creek herrian jaio zen Kathryn eta hortik izena. Izen indigena. Look Terrified taldearekin jarraituko dugu. Aurreko bizitza batean, Motel Carnation izenez ezagun ziren baina aurten izen berri batekin, itxura berri batekin eta barrutik atsegin sentitzeko modu berri batekin datoz zerbait zirraragarri eskaintzeko. EZEZEZ taldea dator hurrena. Euren bigarren diskoak Katuzaldia izena dauka Unai Madariagak gidatzen duen banda honek ibilbide luzea izango ahal du! Aurrera gure bidean, Dead Ghosts taldearen Hippie Flippin’ diskoarekin egin dugu topo beste behin ere. Izenak berak ere ongi adierazten du zer dakarten beso azpian. Psikodelia, garajea, LoFi… emaitza biribila. Bukatzeko, Shannon and The Clams taldea. Doo-wop, R&B klasikoa, garage psych eta surf elementuak biltzen dituen vintage soinua du taldeak. 60ko hamarkadako Buddy Holly eta “neska-taldeekin” alderatu dituzte. Era berean, “50. hamarkadako musikaren eta 80. hamarkadako punkaren” jarraitzaile gisa aldarrikatzen dute euren burua. Shannon and the Clamsen ahots nagusia Shannon Shaw baxu-jotzailearena da. Euren azken diskoak The Moon Is In The Wrong Place izen bitxia dauka.