Hizkuntzaren ikaskuntzan, ezinbestekoa da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria. Izena ematen duenak aukera izango du euskara praktikatzeko, jakina, baina baitajendea ezagutzeko, euskararen munduan murgiltzeko eta, azken finean, euskaraz bizitzeko ere. Berbalagunaren funtsa da euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak ohiturarik ez dutenekin elkartzea.
Horrenbestez, edozeinek har dezake parte: euskaldun zaharrek, euskaltegietako ikasle ohiek, irakasleek...
Izena emateko, idatzi mezua berbalaguna@aek.eus posta helbidera edota whatsappa 607530132 telefono zenbakira.
Berbalagun guztiek bidaietarako eta egonaldietarako deskontuak eskuratu ahal izango dituzte, bai eta AIZU! eta Argia aldizkariak eta Berria egunkaria merkeago zein beste hainbat abantaila ere.