Behin eta berriro entzun dugu euskaldunok elkartu behar garela; idatziz, ahoz eta sentimenduaz ailegatzen zaigun aldarrikapena da. Euskal kulturaren barruan aldarrikapen horrek forma ezberdinak hartzen ohi ditu: abestiak, bertsoak, olerkiak, pinturak… Badirudi euskaldunok oso argi daukagula zer egin behar dugun: “elkar gaitezen eta plazara irten gaitezen!” Hala ere, elkartze hori pentsatzen duguna baino askoz zailagoa […]