Auzoz auzo, tantaz tanta, bilbotarrok gure hiria euskalduntzearen prozesuan gabiltza. Eta lan horretan jo ta ke ditugu gure Tanttaka-ko lagunak, 10 urtez Uribarri euskalduntzen dabil euskara talde hau. Oraingoan, eta Uribarriko jaietan euskara eguna antolatu eta gero, urteroko bertsobazkaria proposatzen digute azaroaren 29an. Aurten antolatu dutena bertsobazkari musikatua izango da. Alaia Martin, Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” […]