Bilboko EHEk, Hau Pittu Hau konpartsak eta Tanttaka eta Euskarri euskara taldeek maiatzaren 23an Euskaraz Bizi Gaua antolatuko dugu 7 Katun. “Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera” lelopean, ondo pasatu bai baina Bilbon euskaraz bizitzera eta euskararen alde egitera ere dei egin nahi dugu jai honetan. Laster zehaztasun gehiago izango duzue!