Egun honen barruan, hauek izango dira ekintza nagusiak:
- 13:00etan, “Euskara Urbanoa” tailerra: Bertan, Euskararen Bilbo eta Bilboko euskaldunen inguruko hausnarketa labur partekatua egingo dugu.
- 15:00etan, herri bazkaria.
- 17:00etan, Euskara Sariaren banaketa: urtero Konpartsak ematen duen Saria, hainbat taldek zein norbanakok euskararen alde egiten duten lana saritu eta hauspotzeko asmoz.
- 18:30etan, erromeria, Trikizio taldearekin
- 23:00etan, karaokea
- 00:30etan, DJ Jota Txo
Hau Pittu Hau euskaldunon Konpartsa haupittuhau@haupittuhau.eus
Zatoz Euskaldunon Konpartsara!!!