ZinebiExpress Bilboko laburmetraia azkarren leihaketarako dena prest

Erabiltzailearen aurpegia Bilbon euskaraz 2014ko aza. 5a, 09:23

ZINEBIK ZinebiExpress Film Laburren Lehiaketa antolatu du, Bilbo edozein historia kontatzeko eszenatoki aparta dela egiaztatzeko, bertako Zinemaldia sustatzeko eta parte-hartzea eskaintzeko. Hiru egunen barruan egin behar da film laburra, izena ematerakoan jakitera emango den gai baten inguruan, guztientzat gai bera.

ZinebiExpress laburmetraien lehiaketa azaroaren 8tik 10era antolatuko da. Antolatzaileak Bilboko zine eskolak izango dira: Imval, Claro de Luna, ECPV, Anima Eskola, Erandioko Tartanga GLHBI, eta Gizarte Zientziak eta Komunikazio eta Arte Ederretako Fakultateak.

Parte hartzea

Jaialdia zuzendariei, talde teknikoei eta edozein nazionalitateko talde artistikoei irekita egongo da. Zuzendari bakoitzeko, proiektu bakarra aurkeztu ahal izango da.

Gaia

Laburmetraien tematika 10:30tan jakinaraziko da, inskripzioa bukatzerakoan.

Izen ematea

Parte hartzaileek izena emateko eskaera bete beharko dute larunbatean, azaroaren 8an, 9:30etatik 10:30etara, Campos Antzokiko Atarian (Bertendona kalea 3, Bilbao). Eskaerak ez dira mugatuak izango. Izen-ematearekin batera parte-hartzaile bakoitzari pendrive bat eskainiko zaie.

Baldintzak

Laburmetraia aurretik adierazitako gaian oinarritu beharko da. Generoa askea da.

1.Laburmetraiak 2 eta 6 minutu artekoak izango dira, kreditu tituluak barne.

2.Kanpoaldeko lekuen %100 Bilboko udalerrian errodatua izan beharko da.

3.Erakundeak emandako pendrive-an aurkeztu beharko dira laburmetraiak, honako formatuan: Codec H.264, progresibo, 16:9, 25fps.

4.150Mb baino handiagoa ez den interneterako artxiboa ere eman beharko da, H.264an.

5.Errodajea eta laburmetraien muntaia parte-hartzailearen kontura izango da.

Epeak

Izena emandako laburmetraiak azaroaren 10n, astelehena, 18:30 eta 19:30 artean, Campos Antzokiko Atarian (Bertendona 3, Bilbao) entregatu beharko dira laburmetraiaren eta parte hartzailearen edo ordezkariaren izenarekin.

Adinez txikiak

Adingabekoa den edozein gazteren parte-hartze tekniko zein artistikoaz baliatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da tutorearen baimena aurkeztea.

Egile eskubideak

Obretan erabiltzen den musikak ezin izango ditu egile eskubideak izan (jamedo.com adibidez), hala, esate baterako, lizentziadun musika izan beharko da (es.audionetwork.com gunean adibidez).

Aurre hautaketa eta hautaketa

Epai-mahai batek baloratuko ditu laburmetraiak eta irabazleak baita proiekzioan emango diren lanak aukeratuko ditu. Hautatutako lanak azaroaren 13an, osteguna, 20:00etan jakinaraziko dira AlhóndigaBilbao Auditorioa. Bertan, sarituen berri emango da.

Sariak

•1. Saria: 800 euro

•2. Saria: 500 euro

•3. Saria: AUX Saria. Taldearentzat afaria.