Bilboko hainbat ikastetxetan ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna 2015. Hona hemen ikastetxeak elkartuta edo bakoitzak bere kabuz antolatu dituztez eginkizunak:
- Bilboko Berritzeguneko Hizkuntza Normalkuntza mintegian parte hartzen duten hainbat ikastetxek ospakizun bateratua antolatu dute Guggenhein aurreko zelaian. DBHko 3. eta 4. mailako eta batxilergoko 2.500 gazte inguru bilduko dira goizean eta ikasle bertsolarien hasiera agurraren ondoren, ikastetxeetan aurretiaz landutako hiru abesti eta hiru korro dantza dantzatuko dituzte. Hauek dira ekitaldi honetan parte hartuko duten ikastetxeak:
- CPEIPS MADRE DE DIOS HLBHIP
- CPEIPS LA SALLE BILBAO HLBHIP
- CEPS NTRA. SRA. DE BEGOÑA LBHIP
- IES IBARREKOLANDA BHI (aipatzeko dugu ospakizun honen kartelaren egileak Ibarrekolanda institutuko: Lorena Sacristan eta Laura Roca izan direla, Grafika Publizitarioa Goi Mailako Zikloko ikasleak).
- IES MIGUEL DE UNAMUNO BHI
- IES ZORROZA BHI
- IES REKALDEBERRI BHI
- IES BOTIKAZAR BHI
- IES SAN IGNACIO BHI
- IES ZORROZA BHI
- Ulibarri programan parte hartzen duten Bilboko ikastetxeak “Euskaldunen adierazpenak zubirik zubi!” ekitaldia antolatu dute Alde Zaharreko zubi esanguratsuetan euskal hiztunon testigantzak emateko. Ekitaldia goizeko 11:00etatik 13:00etara izango da Erribera, Areatza eta Udaletxeko zubien eta Arriaga plazaren artean. Eta hauexek dira parte hartuko duten ikastetxeak:
- CPEIPS ARTXANDAPE IKASTOLA HLBHIP
- CPEIPS EL AVE MARIA HLBHIP
- CPEIPS HIJAS DE LA CARIDAD-N. SRA DE BEGOÑA HLBHIP
- CPEIPS KIRIKIÑO IKASTOLA HLBHIP
- CPEIPS PRESENTACION DE MARIA HLBHIP
- CPEIPS ANGELES CUSTODIOS HLBHIP
- CPI KARMELO IKASTOLA IPI
- IES GABRIEL ARESTI BHI
- IES IBAIZABAL BHI
- IES IGNACIO ELLACURIA-ZURBARAN BHI
- “Futbolariak eta Printzesak” antzezlana izango dute ikusgai Bilboko Lehen Hezkuntzako ikasleek El Carmen aretoan goizean zehar eskainiko diren hiru saiotan. Futbolariak eta Printzesak parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko, euskaraz sortutako antzezlana da.
Ikuskizun horiez gain, ikastetxe bakoitzat bere aldetik beste ekintza batzuk ere prestatu ditu. Hona hemen euretariko batzuen programak:
- CEIP FELIX SERRANO HLHI: Pasabideen dekorazioa, Dautxu Haur Hezkuntzako geletatik joango da gailetak banatzen euskeraz hitz egiteagatik, Lehen Hezkuntzako ikasleek bertsoaldia eta euskal dantzen erakustaldia eskainiko dute, euskararen aldeko manifiestoaren irakurriko da, eta tailerrak eta paseoak Dautxurekin.
- CEP MINA DEL MORRO LHI: HHkoek Argitxoren jaia ospatuko dute, eta arratsaldean, LH6koek lagunduta, jolasak egingo dituzte patioan eta amaierako abestia elkarrekin abestu.
- CEP ORBEGOZO-ITURRIGORRI LHI: Monda eta Lironda pailasoen antzerki ikuskizuna izango dute arratsaldean.
- CPEIPS EL AVE MARIA HLBHIP: “Euskara, etenik ez duen haria” izenburupean abenduaren 1etik 4ra arte hainbat ekintza gauzatuko dira: ipuin kontaketa haur eta lehen hezkuntzan, tailerrak, eskulanak, munduko jolasak eta betiko jolasak. Horrez gain, bideoa aurkeztuko da; bideo horretan ikastetxeko komunitate hezitzaile osoa agertzen da, senideak, ikasleak, irakasleak, langileak... guztiak artile bat pasatzen, euskararekiko konpromisoa adierazten.
- CPEIPS MADRE DE DIOS HLBHIP: Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan zenbait ekintza egingo dira ikastetxe barruan: abestiak, hormairudiak, esaera zaharrak…
- CPI DEUSTUKO IKASTOLA IPI: egunean zehar, zenbait ekitaldi antolatu dituzte “Euskaraz bizi nahi dut” egitasmoaren barruan: Kilikili bat, “Behin betiko” abestu, “Euskaraz bizi nahi dut” dantzatu, DBHko abeslari talde baten kantak eta bertso saio txiki bat entzun, patio jolasak, Argitxoren txokolatada eta pelikua.
- EIC BILBOKO HAURRESKOLA-DEUSTO PHE: 0 eta 2 urte bitarteko umeei pegatina bana eman eta pankarta jarriko dute haurreskolan.
- IES IBARREKOLANDA BHI: Lip-dub, bertsoak, dantzak eta kantak
- IES SAN ADRIAN BHI: Bertso Saioa, kantaldia auzotik, dantzaldia, auzoko zuhaitzen ibilbidea, auzoko euskararen mapa eta, amaitzeko, txokolatada eta dantzaldia.
- IES ZORROZA BHI ZUZENDARITZA: Hormairudiak, Berria egunkaria erabilita albiste zoroa sortu, koaderno ibiltaria, txiteak kontatu eta girotzeko euskal musika atsedenaldietan, eta abenduaren 4an Durangoko azokara bisitaldia batxilergoko ikasleekin.