Bilboko Udaleko Euskera Sekzioa 1985an sortu zen, Hezkuntza, Kultura eta Euskera Sailaren barruan. Harrezkero, udal barruko egitura aldaketak direla eta, izen desberdinak izan ditu, gaur egun Euskara, Gazteria eta Kirol Saila izan arte. Ibilbide luze honetan beste administrazio atal batzuekin elkartu izan da sailak osatzeko (Hezkuntza, Kultura eta Euskera Saila; Kultura eta Turismo Saila; Kultura eta Euskera Saila).
Urtarrilaren 14tik apirilaren 2ra bitartean, antzerkia, magia, musika, pailazoak, ipuin kontalariak eta familia osoarentzako tailerrak eskainiko dira, besteak beste
Bilboko ikastetxeetan egingo diren tailerretan, 9 eta 12 urte bitarteko umeek bertatik bertara ikusiko dituzte kirolari hizlarien ibilbideak, eta euskarazko ulermena eta idazketa hobetzeko erabili ah…