Biziminuto lehiaketako sariak + urte bukaerako jaia

Erabiltzailearen aurpegia bizizbizi 2016ko abe. 15a, 13:28

Ostiralean, abenduak 16, etorri Biziminuto lehiaketako filmak ikustera eta Pasajeros Sin Billete taldearekin rumbaz gozatzera Hika Ateneora 20:00etan.

Biziminuto bideo lehiaketako helburuak bi dira nagusiki: bizikletaren erabilera sustatzea, batetik; eta, bestetik, bizikleta erabiltzeak izan ditzakeen zailtasunei aurre egiteko ideiak ematea.

Epaimahaiak 30 lan aukeratuko ditu eta lan horiek Hika Ateneoan (Ibeni kaia 1, Bilbo) ikusi ahal izango ditugu abenduaren 16an, ostiralean, 20:00etan. Bertaratutako ikusleek aukeratuko dituzte hiru irabazleak euren bozka emanez.

Biziminuto lehiaketako V. edizioko sariak:

– Lehen saria. Ortlieb alforjak. Emailea: Urban Bike.
– Bigarren saria. Messenger Bag motxila beltz eta hiriko kasko. Emailea: Ciclos La Ferro.
– Hirugarren saria. Argi jokoa eta txirrina. Emailea: Territorio Ciclista.
– Gazteentzako sari berezia. BH Accesorieseko hiru piezako alforjak. Emailea: Ciclos Sandonis.
 
Ostean, 2016an Biziz Bizik antolaturiko jardueren amaiera jaia izango da, denon artean egindako lana ospatzeko. Jaia Pasajeros sin billete taldeak alaituko du. Atsedenaldian Biziminutoren sariak emango ditugu.

www.bizizbizi.org