Alboko Esklerosi Amiotrofikea (ELA) gaixotasuna izan eban Mikel Trueba santurtziarra omenduko dabe bihar . 38 urtegaz hil zan gazteak "Alma" izeneko dokumentala egin eban eta mundu guztiak gogoratzen dau bere irribarrea. Bizi izan zan bitartean Mikel zoriontsua izan zan . Santurtziko erakunde, alkarte eta pertsona asko batu dira bera gogoratzeko.