Emakumeen ablazinoa sahiesteko hitzarmena sinatu dabe Bilboko udalak eta Bartzelonako Unibersidadeko Wassu Fundazinoak. Afrika eta Asiako 28 herrialdetan emakumeen mutilazino genitala indarrean dago eta zonalde horreetatik heldutako 1.500 emakume inguru EAEan bizi da. Horreetatik 772 Bilbon bizi dira. Wassu Fundazinoak Keniako, Gambiako eta Tanzaniako ginekologoakaz eta medikuntza fakultadetako irakasleakaz behar egiten dau prebentzinoa lantzeko. Bilbon bizi diran herrialde horreetako emakumeakaz be hamengo gizarte zerbitzuetako arduradunek sentsibilizazino lana bideratuko dabe. Oihane Agirregoitia, Bilboko udaleko kooperazinorako zinegotziak dana argitu deusku. Wassu Fundazinotik kontau deuskuenez emakume honeen amek be euren alabentzako ablazinoa gura izaten dabe, ostantzean herrikide diran gizonezkoek ez dabelako gura izaten eurakaz ezkondu. Bilboko udalak 90 mila eurogaz babestutako proiektu honi esker, gizonakaz eta neskatoen amakaz esku hartzea bideratuko dau Wassu Fundazinoak.