Erribera 13 izeneko gaztetxea deslojau dabe Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko ots. 20a, 00:00

Bilbon Erribera 13 gaztetxea hutsitu dau Ertzaintzak barruan egozan 8 gazteak handik atarata. Goizeko 07:30etan ertzainak Erribera kaleko eraikinera sartu dira. Desalojoan ez da indarkeriarik egon baina Ertzaintzak gazte bat atxilotuta eroan dau Deustuko komisariara. Bilduk desalojoa txarretsi dau, Aitziber Ibaibarriaga, Bilboko Bilduko zinegotziak udal taldearen ardurea salatu dau. Urteak hutsik egon dan Erribera kaleko eraikin hori Bilboko gazte batzuk okupauta euki dabe. Bertan astialdirako tailerrak egin izan dabez eta hutsik egozan etxeei erabilerea emon jake. Jaubeak eraikinaren jaubetza aldarrikatu dau eta epaileak Ertzaintzari eraikina hustutzeko agindua emon deutso.
 

Osorik irakurri