Euskararen Bihozfera

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko ots. 20a, 00:00

Ibilaldiko kanteak leloaren oinarri nagusi biak batzen ditu: parte hatzea eta dibertsidadea. ‘Euskararen bihozfera’ da izena. Jon Urriolabeitiak egin dau musikea eta Galder Urzaak idatzi ditu berbak. Gernikan izango da ikastolen jaia, Seber Altube ikastoleak eratuta. Nagore Iturbe lehendakariak esan deusku oso pozik dagozala abestiagaz. Jon Urriolabeitia musikearen egilearen esanetan, oso entzungarria da. Gernika, Urdaibain egonda, ezinbestekoa zan Ibilaldiaren leloan hortixek jotea. Ibilaldiko kantuaren making off-a ikusteko edo entzuteko, Ibialdiaren webgunera jo leiteke. www.ibilaldia.net

Osorik irakurri