2014ko estropatadea prest dauka WOPek

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Bagilaren 14an eta 15ean WOPek antolatutako bigarren estropatadea egingo dabe Bilbon. Gaixotasun arraroen ikerketarako diru gehiago batu gurean aurten eta igaz baino ahate gehiago saldu gura dabez. Corte Inglesean dagoeneko 5 euroren truke ahateak erosteko moduan dagoz. Barrikuntza lez, oraingoan ahate bakotxak ahate hori pertsonalizetako kodea eukiko dau. Informazino gehiagorako wopato.com webgunera sartu baino ez da egin behar. Gaixotasun neuro-degeneratiboen terapiak eraginkorragoak izan daitezan dirua batzen jarraituko dabe WOPekoek. Walk On Project plataformatik Mikel Renteria.
 

Osorik irakurri