Herririk Herri, Gernika

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko ots. 19a, 00:00

Gernikan eta Bermeon, lana bilatzen laguntzeko programea hasiko dabe datorren astean. Urremendi Landa Garapeneko alkarteak eta Gernikako eta Bermeoko Gazteria zerbitzuek ‘Lana bilatzea lana da’ programea daukie. Joan dan urtekoa ondo joan dala ikusita, aurten sendotzea eta hobetzea erabagi dabe. Olatz Legarda Urremendiko Gazteria arduradunak emon deuskuz azalpenak. Aurtengo programea datorren astean aurkeztuko dabe. Gernikan, astelehenean zazpiretan, Elai Alai aretoan. Bermeon, eguenean, Kultur Etxean, ordu berean. Eneko Txopitea da ‘Lana bilatzea lana da’ egitasmoan parte hartu dabenetariko bat. Oso esperientzia ona izan dala aitortu deusku.

Beste alde batetik, merkatariek outleta jarriko dabe bariku-zapatuan, Jai-Alain. Aurten, azoka plazatik Jai-Alai pelotalekura eroango dabe. Merkataritza zentro handia izatea gura dabe. Naira Iturbe Gernikako merkatari alkarteko gerenteak azaldu deuskunez, 34 saltokitako produkutak erosi ahal izango dira, prezio onean. Danetarik erosi ahal izango da, eta, besteak beste, makillaje tailerrak be eskainiko ditue. Eta, triviala eratuko dabe. Erosleek galderei egoki erantzuten badeutsie, 10 euroko bonoa eskuratu ahal izango dabe.

 

Osorik irakurri