Harrapazank jaialdia udabarriagaz batera helduko da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko ots. 19a, 00:00

Bilboko gazteek euskerea erabiliz sorkuntzea landu dagien Harrapazank jaialdiaren 9garren edizinoa aurkeztu dabe. Bilboko udalak eta Topaguneak antolatzen daben programea 9 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Aurton Harrapazank-en inoizko parte hartzailerik gehien topauko dogu, 95 taldetan bananduta 345 gazte hain zuzen be. Honeek Bilborockeko oltzagainean bakarrizketen, antzezlan laburren, edota magia zein bertso saioen kastingak egingo dabez martian. Kasting horreetan profesionalen aholkuakaz euren saioak findu ahalko dabez eta gero saiorik onenak apirileko galetarako aukeratuko dabez. Topaguneko ordezkaria, Aritza Eskandonek azalpenak emon deuskuz. Bestelako eskaintza baten, Bilboko gazteen intereserako tailerrak hasiko dira bihar bertan, Sortuzank programeari esker, beti be euskaraz. Leku guztiak, 200 guztira, beteta dagoz. Aritza Eskandonek datu gehiago dakarz.
 

Osorik irakurri