Autodeterminazino eskubidearen alde juridikoa aztertu deusku Iñigo Urrutiak, EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasleak. Sarritan autodeterminazino eskubidea eta erabagitekoa nahastu egiten dira, baina ikuspegi juridiko batetik ezbardintasunak dagoz. Euskal Herrian autodeterminazinoa lortzeko egon daitekezan oztopoetaz be bere eretxia emon deusku Urrutiak. Lehenengo argitu beharra dagoan aldeetako bat, lurraldetasunarena da esate baterako.