Eguraldi txarraren ondorioz Bizkaiko Txakolinaren produkzinoa %40 jatsi da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko ots. 18a, 00:00

Uzta laburragoa izakeran aurten oso genero gitxi saldu ahalko da. Hori bai, apur hori kalidade onekoa izango da eguraldi txarraren enbateari aurre egin deutson mahatsaren kalidadea ezin hobea izan dalako. Iñaki Aretxabaleta Bizkaiko Txakolina jatorrizko izendapeneko presidenteordeagaz egin dogu berba. Krisiaren egoereari uzta laburra batu behar jako; egoerea ez da bapebe erraza Bizkaiko upategi askorentzat. Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Txakolinaren promozinorako emoten eban dirulaguntzea 0ra murriztu dala salatu dabe txakolingileek.
 

Osorik irakurri