Entzutegi horretan basamortuan sahararren gorpuzkinak aztertzen egon diran Francisco Etxebarria forensea eta Carlos Beristain medikua egon dira deklaretan. Marokoko ejerzitoak 1976an hil ebazan 8 beduino sahararren auzia ikertu dabe. Topautako gorpuzkinen artean ume birenak dagoz. Mendebaldeko Saharan egin diran gizateriaren krimienen auzira gehitu da kasua. Une honetan ehundaka saharar desagertuta dagoz. Batzuk Marokok sekretupean daukazan kartzelatan dagoz eta beste batzuk jakin bako leku batzutan lurperatuta. Orain Espainiako gobernuak kanpoko arazoak ikertzeari uko egiteko legea onartu barri eta Carlos Beristainek horri buruzko bere eretxia be emon deusku.