Euskalduna Jauregia, 15 urte

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko ots. 17a, 00:00

1999ko zezeilaren 19an zabaldu eben Bilboko Euskalduna Jauregia. Estaduko kongresu jauregien artean okupazinorik handiena daukana da, eta ekitaldirik gehien hartzen dituana. Josune Ariztondo Kultura diputaduak emon ditu azalpenak. Bera da Euskaldunako administrazino kontseiluko lehendakaria. Euskaldunaren eragin ekonomikoa mila milioitik gorakoa izan da, Barne Produktu Gordinean. Ariztondok nabarmendu dau motor sendoa izan dala urteotan. Hainbat sari be hartu ditu. Enric Miralles, kongresuen antolatzaile profesionalen saria, eta euskal web instituzionalik onenarena.

Gainera, domeka honetan, jauregia barru-barrutik erakutsiko dabe. Bisita gidatuak egin ahal izango dira, goizeko hamarretatik iluntzeko zazpi terdietara arte. 40 minutu inguru iraungo dau bakotxak. Esate baterako, Carmen operako prestakizunak ikusteko aukerea egongo da. Bideoz erakutsiko dabe Euskaldunaren historia, eta ekitaldiak eratu ditue familia osoarentzat, egun guztirako. Musika tailerra hamaiketan, ipuin kontetea, magia ikuskizuna eta abar.

 

 

Osorik irakurri