Bilbon martiaren 30ean egingo daben Mendi-Trail izeneko mendi proban 750 parte hartzaile itxaroten dabez. Martiko azkenengo domekan 24 kilometroko luzerea eukiko dauen probak Bilboko Itsas Museotik urtengo dau. Ibilbidea Artxanda, Iturritxualde, Pagasarri eta Arnotegi mendietan zehar izango da eta parte hartzaileak oinezko martxan edota lasterketan aritu ahalko dira. Igaz baino partaide gehiago batu gura dabez. Sabin Anuzita Bilboko udaleko kiroletarako zinegotzia. Proba horretarako martiaren 1ean, zapatu honetan bertan, entrenamendua egitera deitu dabe, zirkuitu barria ezagutu ahal izateko. Informazino gehiagorako edota proban izena emoteko jo webgune honetara www.bilbaomenditrail.com