Ibilaldia bagilaren batean ospatuko da, maiatzaren 25eko Europako hauteskundeakaz bat ez egiteko. Eta bagilaren batean Euskal Eskola Publikoaren jaia be izango da, Balmasedan. Ibilaldia Gernikan eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia Balmasedan. Ez da lehenengo aldia Ibilaldia egunez aldatzen dala Koldo Tellituk gogoratu deuskunez. Jai biak egun berean ospatzea bien kalterako izango dala esan deusku EHIGEtik Lourdes Imazek. EHIGEko ordezkariak esan deusku Ibilaldiko antolatzaileek eurei eskatu eutsiela eguna aldatzeko, baina eurak lehenagotik eukien bagilaren batekoa.