Martiaren 3an kalera urteteko deia egin dau GUNEk

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko ots. 28a, 00:00

Gune plataformak astelehenean Bilbon egongo dan Europa mailako ekonomia goi batzararren kontra kalera urteteko deia egin dau. Bilbora krisiaren ideologoak, onuradunak eta konplizeak etorriko dirala esan dabe gizarte eragileek. Astelehenean goizeko 10etan manifestazino bik urtengo dabe Arriaga plazatik eta Jesusen Bihotzetik. Moyua plazan manifestazino horreek bat eginda Gugenheimeruntza jarraituko dabe. Museo horretan pobreziaren errudunak batuko dirala esan dabe gizarte eragileek eta sindikatuek. Pobreziaren aurkako neurriak hartzea arazo ekonomikoa baino borondate politikoaren kontua dala gaineratu dau Ainhoa Etxaidek. Astelehenean arratsaldeko 4retan EHUko Abandoibarrako paraninfoan 3 adituk goi batzarrean dagozanek krisian daukiezan ardurak landuko dabez mahainguru baten bitartez. Azkenik astelehenean arratsaldeko 19:00etan Euskadi plazatik Arriaga plazara azkenengo manifestazino bat be egongo da.
 

Osorik irakurri