Zainduzek mendekotasuna daben pertsonak zaintzen dituen senideei eskaintzen deutse zerbitzua, besteak zein norbere burua zaintzen ikasi daien. Besteak ondo zaintzeko beharrezkoa da norbere burua be jagotea, eta askotan hori ahaztu egiten jake senide zaintzaileei. Danetariko ikastaroak eratu ditue zaintzaile horreentzako, bagilera bitartean egiteko. Informazinoa gura dauenak Durangaldeko Zainduz-era deitu leike, edota durangaldea@zaindu.eu helbidera idatzi.