Kardinal eta Kulturarako Pontifize Batzordeko presidentea, Deustuko Unibertsidadeak Teologia Fakultadetik Honoris Causa Doktore izentauko dau. Vicente Vide Teologia Fakultadeko Dekanoa da Deustun eta zera azaldu dau, Fedearen Urtearen amaieran eta Vatikanoko bigarren Kontzilioaren hasierearen 50.urteurrena ospatu eta gero, ekimen hau bultzatzea erabagi ebela. Ravasi Kardinalak meritu ugari dauka izendapenerako, egiten dauen guztian eredugarritasunez eta eraginkortasunez jarduten dauelako. Anjel Mari Unzueta Bizkaiko Bikario Nagusiak azaldu deusku nor dan Ravasi.