Doluari buruzko dokumentala egin dau Iñaki Peña zine zuzendariak. Pantaila handirako lanen zuzendari izateagaz batera zainketa aringarrietako osagilea be bada eta gai hurbiletik ezagutzen dau. Herririk herri dabil "Aulki hutsak" izeneko dokumentala aurkezten eta orain arteko baloraizno positiboa egiten dau.