Zientziak eta erlijinoak alkarren ondoan biziteko beharrizana dabela esan dau izendapenerako aukeratutako berbaldian.
Sinisdunen eta ez sinisdunen arteko alkarrizketak bultzatu dauz Ravasi kardinalak 2012tik hona. Nazinoartean holango esperientziak Berlinen, Mexikon, Estokolmon edota Budapesten martxan jarri dauz.
Deustuko Unibersidadean foro hori be egitea aurreikusten dauela azaldu deusku gaur, unibersidadea bera goraitatuz.
Ravasik gaineratu dau pertsonetan oinarritutako ekonomia atsegin jakola, ez hainbeste merkaduei edota dibisei begira dagoana.
Aita Santuaren agintaldiari jagokonez Frantzisko Igoak komunikazinorako daukazan doaiak nabarmendu dauz.
Euskerea entzuten harritu eta poztu dala adierazo dau oso erakargarri egiten jakon hizkuntza dala azpimarratuta.
Idazleen artean bat aurkeztekotan Miguel de Unamuno bilbotarraren aldeko apostua egin dau Ravasik