Muxikan, Ibarruriko mendi martxan 400 lagun batu gura dabez

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mar. 5a, 00:00

Martiaren 16an Ibarruriko mendi martxea egingo dabe. Igaz ia 400 personak hartu eben parte eta aurten kopurua hobetu gura dabe. Goizeko 08:30etan 15 kilometroko martxa laburrak eta 23 kilometroko martxa luzeak urtengo dabe. Domeka horretan, goizeko 10etan mendi lasterketarako sasoia izango da. Lander Bereziartua antolatzaileak azaldu deusku mendi lasterketak Muxikako auzo ugari zeharkatuko dauzela. Ibilbidean zehar jan edana egongo da eta parte hartzaile bakotxari kamiseta bat oparituko jako. Izena emoteko azken eguna martiaren 12a izango da. Internetez izena emoten dabenek 8 euro ordaindu beharko dabez eta egun berean egingo dabenek 12 euro.
 

Osorik irakurri