Gizaburuagan dagoen Laneko kooperatibeak egiten dau. 1996an eratu eben kooperatibea. Sagar ekologikoak erabilten ditue ekoizpenerako, eta horrez gain sagardaua egiteko prozesuan be baldintza zehatz batzuk bete behar ditue, araudiak bete behar dira. Urtean 80.000 litro inguru ekoizten ditue danetara, eta hortik 2.000 litro inguru dira ekologikoak.