EDESAko beharginek Fagorrek zor deutsen aportazinoen dirua aldarrikatu dabe. Basauriko eta Arrasateko lantegietako beharginek kontzentrazinoa egin eben atzo Elorrion Ordaindu eta Eskuratu plataformek deituta. EDESAko beharginak ez dabez MCC taldeko beste lanpostutan kokatu eta arduratuta dagoz. Mikel Olabe Ordaindu plataformako kidea dogu. Ordaindu plataformak Fagorreko 770 behargin ordezkatzen dauz eta Eskuratu plataformak 350 langile. Guzti honeei Fagorrek aportazinoetan 50 milioi euro zor deutsez. Dirua berreskuratu nahi dabela esatera Eroski taldeak Elorrion daukan egoitza nagusira joan dira. Mikel Olabe. FAGORek ez dau aportazinoen dirua bueltetako eperik errespetau eta hori dala eta protestan dagoz beharginak.