Kirol ekitaldia goizeko 10etan hasiko dabe eta izena emotea doakoa izango da. Orduan dorsalak bananduko dabez eta probaren ostean jatekoa eta edatekoa egongo da. Zirkuitu bi egongo dira bat 6 kilometrokoa eta bestea 12koa. Salva Artatza, Laukizko alkateak datu gehiago emon deuskuz. Laukizko udalagaz batera Euskadi Fundazinoak be antolakuntzan hartzen dau parte. Miguel Madariaga fundazinoko presidenteak euskal txirrindularitzaren sasoi gatx honeetan proba honek arnasgunea dakarrela dino.