Bertsolari gazteen 22garren BBK sariketea martxan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mar. 10a, 00:00

Arkaitz Estiballes Bizkaiko bertsolaritza txapelketako azkenengo irabazlea eta txikitan BBK sariketan ibilitakoa dogu. Beragaz berbetan aritu gara. BBk sariketea bihar bertan hasiko da. Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean izango da lehenengo kanporaketea goizeko 11:30etatik aurrera. Bertan Lea-Artibai eta Bilboaldea aurrez aurre egongo dira. Etzi Arratia Enkarterriren aurka Zallako Euskadi Plazan goizeko 10etan eta datorren astean Algortako Aixerrota institutuan Ipar Uribe eta Busturialdea aurrez aurre. Durangaldea finalaurrekoetan egongo da sailkatutakoak itxaroten. Adin maila bitan 18 urte arte eta 19tik 24 urtera bitartean bertsolari gazteak eskualdekako 6ko taldeetan arituko dira. Talde txapeldunak 1.260 euroko saria eroango dau, txapeldunordeak 900 euro eta bizkaiera egokiena darabilena 140 euro. Finala martiaren 28an Bilboko Kafe Antzokian izango da.
 

Osorik irakurri