Faxismoaren aurkako manifestazinoa martiaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mar. 10a, 00:00

Inoiz Gehiago Ez plataformeak egin dau deia. Ander Bizan bozeroaleak azaldu dauenez, hainbat alderdi politikok eta gizarte eragilek osotzen dabe. Beste batzuen artean Sortu, Aralar eta Alternatiba dagoz. Plataforma hau faxismoaren, xenofobiaren, arrazakeriaren, sexismoaren eta LGTBfobiaren kontra sortu da. Martiaren 22an izango da manifestazinoa Bilbon. Faxismoaren aurkako nazinoarteko eguna da.
Plaza Eliptikotik urtengo dau arratsaldeko seiretan. Asteon, berbaldiak emongo ditue Gasteizen eta Bilbon. Bilbokoa, martiaren 14an, barikuz, iluntzeko zazpi terdietan izango da, Zirika herrigunean. Ronda kalean.

Osorik irakurri