Getxoko Punta Galea txirrindulari taldeak zapatuan gaixotasun arraro bat dauan ume bat laguntzeko lasterketa solidarioa egingo dau. Getxoko udalak lagata Fadurako belodromoa erabili ahalko dabe horretarako. Maialen Aulestia, Donahue sindromea daukan Urdulizko neskato bat da eta berari laguntzeko dirua batu nahi dabe. Punta Galea txirrindulari alkarteko kidea dogu Joseba Arrizabalaga. Zapaturako prestau daben jaialdira joateko deia egin deutsie Uribe Kostako biztanleei.