Bilboko Udalak eta gizarteratze arloko Bizkaiko erakundeek lankidetzan dihardue. Joan dan urtean, 2013an, 15 mila familia-unidade atendidu ditue, 117 milioi euro erabilita. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazino osagarrien bitartez, barriz, 5.800 familiari lagundu deutsie. Paco Dehesa udaleko ordezkariak nabarmendu dau lankidetzea oso garrantzitsua dala. Euskal Autonomia Erkidegoko mantenu-pobrezia %5,7koa izan zan 2008an, eta %7,3koa, 2012an. Gizarte erakundeetan, Caritasek, 68 proiektu landu ditu joan dan urtean. 6.000 pertsona baino gehiago atendidu ditu. Bizkaiko Elikagaien Bankuari, barriz, handitu egin jako lana. Eskariak %30 handitu jakoz, eta banatu daben janari kopurua, baino ez. Lanean segidu behar dala dinoe. Bizkaiko Gurutze Gorriak be 3.000 pertsonarentzako laguntzak emon ditu.