Irabazi opariak Bizkaia Irratian

Apirilaren 4ra bitartean makina bat opari eder zozketatuko dogu entzuleen artean, egunean zehar zabaldutako tarte berezietan parte hartu ezkero. Astero bazkari-afariak, egotaldiak nekazalturismoetan eta abar. Apirilaren 4an zozketa nagusia lehiaketan parte hartu eta erantzun zuzenak emondakoen artean: astebeteko egotaldia Costa Doradan, lagun birentzako. Egunean zeharreko irratsaioetan telefonoa zabalduko jake entzuleei tarteka, itaunak eginez. Erantzun zuzenak emondakoak asteroko oparien zozketan eta apirilaren 4koan sartuko dira. Hartu parte eta irabazi opariak Bizkaia Irratian!

Osorik irakurri