Santurtziko berbalagun programan 150 pertsona dagoz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mar. 13a, 00:00

Seigarren urtea bete dau Santurtziko berbalagun programak. 20 berbataldetan bananduta adin desbardinetako 150 santurtziar alkartzen dira makina bat lekutan astean behin euskaraz berba egiteko asmoagaz. Arrate Beristain, Santurtziko berbalagun taldeetako koordinatzaileak egitasmoaren helburuak zehaztu deuskuz. Aurten gurasolagun programea be hasi dabe guraso eta umeen artean euskerearen transmisinoa indartzeko balio dauena. Santurtzin une honetan 4 gurasolagun talde dagoz. Talde honeetan zenbait guraso euren seme-alabakaz herriko parke desbardinetan alkartzen dira euskeraz berba egiteko asmoagaz.

 

Osorik irakurri