Ikerbasquek 150 ikertzaile erakarri ditu

Ikerbasquek 130 ikertzaile senior eta 21 gazte erakarri ditu Euskadira joan dan urtean. 2007an sortu eben. Harrezkero, 60 milioiko diru-funtsak erakartea lortu dau. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak emon ditu azalpenak. Inbertiduten dan euro bakotxeko biko etekina emoten dauela nabarmendu dau. Erronka nagusia gainera, kanpora joan diran ikerlariak barriro ekartea da. Espainiar estaduan, EAE 7. lekuan dago, ikerkuntza produkzinoan. Dana dala, garrantzitsuena garapena dala aitatu dau Uriartek. Eta ikerkuntza lana Europan bainoa progresiino bizkorragoan doala gora. Egitasmo zehatzetara jota, esate baterako, legionellari ezkutetan laguntzen deutsan mekanismoa aurkitu dabe, eta Koloneko minbiziaren metastasia eten leikien molekulak be sortu ditue.

Osorik irakurri