Basalan arduratzen dan Gernikako Arbolea zaintzeaz, azken hiru urteetan. Zezeilean bete dira hiru urte. Zeregina ardura handiz hartu eben, historia eta esangura handiko zuhaitza dalako Gernikako Batzarretxean dagoena. Gaur egungoa aurrekoaren kimutik urtendakoa da, lehengoa gaisotu egin zalako. Oraingoaren osasuna zein itxurea zaintzen ditue Basalanekoek.