Bigarrenez antolatu dabe txakur krossa Gorlizen. Kirol honeri bultzadea emoteko sortu zan igaz eta harrera ona izan eban. Aurten 3,4 kilometroko ibilbidea prestau dabe. Bizkaiko txapelduna nor dan be erabagiko da Gorlizen horixe da ta Bizkaian egiten dan txakur kross bakarrak.
Krossa bera goizeko 11etan hasiko da baina parte hartzaileak lehenagotik egongo dira bertan txakurrek albaitarien kontrolak pasau behar dabez eta.
Bizkaia Irratian antolatzaileekaz eta parte hartzaile bategaz egin dogu berba.