Harrobien eragina mugatzeko planaren lehenengo onarpena egin dabe Mañarian. Plan horren preminea aspaldi ikusi eben, 2002ko arau subisidiarioetan aitatzen zan. Orain egin dabe Markomin Goikoa harrobiaren plana. Kudeatzen dauen enpreseak neurri batzuk bete beharko ditu, eragin txarra saihesteko. Printzipioz 2027ra arte dago emonda kudeaketa baimena, 30 urteko luzapen bi eskatzeko aukereagaz. Ordura arte egongo da indarrean plana be.