Sei hilabete izan ebazanean, orduan igerri eutsen zerbait eukala, normala ez zana, Ainhoa Alzaga amak Lau Haizetara irratsaioan kontatu deuskunez. Medikuek esan deutse ez dagoala ezer egiterik. Nazinoartean be inork ez dau ikertzen gaixotasun arraro hau. Gaixotasun genetikoa da. Bost orduko fisioterapia behar dau umeak egunero, botika bereziak...Zapatuan jaialdi solidarioa egin eben Puntagalea Txirrindulari Taldeak antolatuta.