Etxebarriko Udalak milioi bat eurotik gorako aurrekontua izango dau aurten. Zehatz-mehatz esateko, milioi bat eta 106 mila euro izango dira. Lehentasun nagusia, gizarte zerbitzuak indartzea da.
5.000 euro gehiago erabiliko ditue horretarako. Jesus Iriondo alkateak esan deuskunez, nagusiak ezeze, gazteak be gogoan ditu Etxebarriko Udalak. Eskola barria eregiteko lurrak sailkatzeko bidea hasi dabe. Beste alde batetik, argiteria publikoa aldatzen dabilz. Dirutan, %77 aurreztuko dabe.
Beste alde batetik, Barrenetxe Kooperatibeak Globalgap ziurtagiria atara dau. Ekoizpen integradua egiten dau Etxebarriko Barrenetxe kooperatibeak. Baserri produktu ugari eskaintzen ditu Barrenetxek.
Hiru euskal labelekoak: piperrak, tomatea eta letxugea. estanis Bilbao bazkideak onartu dau ez dala sasoirik onena. Krisiak eragina izan dauela euren kooperatiban be. Jesus Iriondogaz eta Estanis Bilbaogaz egin dogun alkarrizketea entzuteko aukerea dago.