Sasoi baten ikastetxe bereziak egoten ziran, baina gaur egun ikasle guztiak alkarregaz dagoz. Premina bereziko ikasleen heziketeari buruz berbetan izan dogu Lau Haizetara irratsaioan Berritzegune Nagusiko Lorea Aretxaga. Bere esanetan asko aldatu da egoerea azken urteetan. Helburua pertsona guztien eskubideak bermatzea dala azpimarratu desuku Aretxagak.