Igorreko Udalak Beharbide egitasmoa abiau eban joan dan urtean. Langabezian dagozan pertsonei laguntzea da helburua, batetik. Bestetik, herriko enpresak sustatzea. Izan be, langabeziarik ez eukitetik, koa eukitera igaro da Igorre. Beinat Anzola alkateak azaldu deuskunez, orain, egoera barrira egokitu behar da. Horrexetarako sortu eben Beharbide. Egitasmoaren barruan, enplegu azokea eratu dabe. Gaur, goizeko hamaiketatik iluntzeko zazpiretara, Kultur Etxean. Besteak beste, curriculumak jasoko ditue, lana bilatzeko tailerrak eskaini eta baita berbaldi batzuk be besteak beste. Gainera, hortik aparte, aholkularitza bulego birtuala be zabaldu dau Igorreko Udalak. Informazino gehiago gura dauenak, beharbide@aldalan.com helbidera jo leike.