Lokarritik Paul Riosek esan deusku hori. Perspektibea euki behar dogu, nundik abiatu ginan eta gaur egun zelan gagozan jakiteko. Lehen baino hobeto zalantza barik. Pazientzia be bai, askotan unean-uneko emaitzak nahi ditugulako, baina honako prozesuak konplikauak dira. ETAri desarmea eskatu deutso eta Espainiako Gobernuari presoak hurreratzeko. Gaur egun alderdi politiko guztien arteko alkarrizketa fororik ez egotea ez dauela ulertzen adierazi dau.