Gaur da izan be Down sindromearen nazinoarteko eguna. Otxarkoagako Lanbide Heziketa Ikastetxean hezkuntza berezia eskaintzen dabe down sindromedunentzat, aspalditik. Eurak egiten daben ahalegina aintzat hartu gura izan dabe eta astean zehar makina bat ekitaldi eratu dabe. Hezkuntza berezian hamaseitik hogei urtera arteko 55 ikasle inguru daukez.