'Ura eta Energia' horixe da gaurko egunerako aukeratu daben leloa. Besteak beste, urak eta energiak pobreziaren murrizketan daukien eragina azpimarratu gura dabe.
Gaurko egunaren harira Madariaga Dorretxean, Euskadiko Biodibersidade zentroan, hainbat ekitaldi prestau dabez. Burdinoletara bisitea, umeentzako tailerrak, argazki erakusketea...
Informazino gehiago gura izan ezkero Madariaga Dorretxearen web orrialdean edo 94 687 04 02 telefono zenbakian topau zeinkie.
Bizkaia Irratian Madariaga Dorretxeko Iñaki Gonzalogaz egin dogu berba gaurko egunaren harira.